inmakulada logoa

inmakulada logoa

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

UDAZKENARI BERTSOAK

Kaixo familia!!

LH4koak aurrera goaz bertsolaritzako klaseetan eta oraingoan bertso berri batekin gatorkizue. Udazkenari egin dizkiogu bertsoak eta etxean familian abestera gonbidatzen zaituztegu.


UDAZKENA

Hostoak erori ta
zuhaitzak biluzik,
hosto denen gainean
jolas egin dut nik.


Gaztainak jaten ditut
nik nere etxean,
perretxikoak bildu
basoan sartzean.


Hego haizea dabil
mendi ta parkean,
usoak hegan datoz
hodeien artean.


Urtaro zoragarri
eta politena,
guretzako onena
dugu udazkena.


DOINUA: Ama begira zazu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina